2012/04/01 HerrirArte ekimena burutu dute asteburuan Hernanin
Ostiralean 250 lagun bildu ziren herriko plazan. Bi bertsolarik Gari Arruarteren (gaixotasun larria duen herriko presoa) bisita bat antzeztu eta bertsotan abestu zuten. Jende guztiaren artean azken bertso bat abestu zen.
HerrirARTE izenburupean, preso eta iheslarien aldeko hitz eta margoak izan ziren larunbata eguerdian. Poema irakurketa eta mural pintaketa herritarrak egin ziren. Gariren eta gaixotasun larria duten gainontzeko presoen inguruko informazioa zabaldu zen.







