Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko mobilizazioekin jarraituko du Herrira mugimenduak. Egoera gero eta larriagoa da eta premiazkoa da Espainiako Gobernuak, minbizia diagnostikatu ziotenetik Iosuren egoera bost ustez kaltetzen utzi duen exekutiboak, soluzio positiboak eskaintzea. Bide horretan, euskal jendartearen baitan eta euskal geografia osoan Iosuren askatasunaren aldeko, giza eskubideen aldeko eta konponbide eta bakearen aldeko olatua hedatzen saiatuko gara.

Abuztuak 15 – Mobilizazioak

Donostia: Gose greba mugagabea eta mobilazio iraunkorra Donostia Ospitalean. 11:00tan elkarretaratze berezia ordezkari instituzionalen parte hartzearekin. 19:00tan bigarren elkarretaratze bat.

Bilbo: 12:15tan elkarretaratzea Moyua Plazan

Gasteiz: 12:30tan, elkarretaratzea Gobernu Azpidelegaritzaren aurrean (Olagibel kalea)

Iruñea: 12:00tan, elkarretaratzea Carlos III. Kalean

Hendaia: 19:00tan, elkarretaratzea Kasino Zaharrean

Bera: 08:00tik 00:00tara baraualdia