2012/08/21 Abuztuak 24, “Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira” manifestazioa Bilbon
Abuztuak 24, 12:30tan Moyua Plazatik abiatuta manifestazioa egingo du Herrirak Bilbon. Marea urdinak Bizkaiko hiributuko kaleak hartuko ditu “giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira”. Hitzorduak hainbat babes jaso ditu, euren artean Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 konpartsetatik 22rena. Barruan marea urdinaren aurkezpenaren bideoa, Ibaizabal errekan eta Euskalerria itsasontziaren gainean.







