Aulki bat eta Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen karta eskutan zituela, Paulo Agirrebalzategi frantziskotarrak gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko martxa abiarazi du gaur. Donostia Ospitaletik ekin dio Agirrebalzategik bere ibilbidea, atzetik hainbat lagun segika izan dituela. Aulkia eta deklarazioa esku batetik bestera txandakatzen joan da Gipuzkoako hiriburu osotik zehar. Sare sozialetan arrakasta handia izan duen #Aulkiarenmartxa-k Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen harrera jaso eta Aieteko Bakearen Etxea eta Gobernu Zibila bisitatu ditu berriz ere Donostia Ospitalera itzuli aurretik. Albistearen barruan #Aulkiarenmartxa ekimen herritar honen argazki galeria eta bideoak.

Info7 Irratiak Herrirako kide den Beñat Zarrabeitiari egindako elkarrizketa entzun