Gaur, Agorrilaren 31an, azken ostirala izanen da, preso eta iheslarien askatasunaren aldeko elgarretaratzeen eguna.
Eri diren presoen askatasuna izanen da biharko elgarretaratzeen eskaera.

“Iosu eta eri diren 13 euskal preso politikoak askatu!”

Ipar Euskal Herriko hitzorduak:
- Hendaia, 7etan, Pausu itzulgunean,
- Donibane Lohitzune, 7etan, geltokiaren aintzinean,
- Urruña, 7etan, itzulgunean,
- Azkaine, 7etan, suan,
- Senpere, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,
- Baiona, 6.30tan, Herriko etxearen aintzinean,
- Biarritze, 7etan, Clemenceau plazan,
- Uztaritze, 6.30tan, Hiribere auzoan, gaztetxearen ondoan,
- Kanbo, 7etan Alki itzulgunean,
- Laresoro, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,
- Donapaleu, 6.30tan, Herriko etxearen aintzinean,
- Maule, 6etan, Herriko etxearen aintzinean.

Eta Garazin giza kate handi bat antolatuko dute Iosu Uribetxebarria eta borrokan diren ehundaka presoei sustenguz. Hitzordua 7etan finkatua da Herriko etxearen aintzinean, ur botoila bat ekarri behar da.

Eta ez ahantz manifa batera deitu dutela Euskal Herriko gizartearen 14 pertsonalitateek, larunbat honetan, arratsaldeko 5.30tan Donostian (Antiguo auzoa).