Aste honetan burutzen ari den dinamikaren baitan, Herrira mugimenduak Iosu Uribetxebarria eta gaixotasun larriak dituzten beste 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egingo du bihar Donostia Ospitalean 11:00tatik aurrera. Herrirarekin batera, alderdi politiko, koalizio eta ordezkari instituzionaletako ordezkariak izango dira.