2012/08/21 Biharko mobilizazioen deialdiak
Egunero bezala, Herrirak hainbat ekimen antolatuko ditu bihar larri gaixo, gose greban eta osasun egoera oso zailean dagoen Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko. Biharkoan gainera, egoeraren larritasun itzela aintzat hartuta, hurrengo egunetan burutuko diren ekimen eta mobilizazio berriak iragarriko ditu Herrira mugimenduak.
Hona hemen hurrengo bihar Donostia Ospitalean egingo ditugun agerraldien orduak eta zehaztapenak:
11:30tan: Gose greba burutzen ari diren pertsonek adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Jon Garayk eta Fran Baldak bozeramaile lanak egingo dituzten azken eguna izango da. Gose grebarekin jarraituko dute, baina ostegunetik aurrera pertsona berriak batuko dira gose grebara eta Iñaki Egaña eta Nagore Garcia izango dira grebalarien bozeramaile berriak. Egoeraren larritasuna dela-eta, bihar Herrirak ekimen eta mobilizazio berriak iragarriko ditu.
12:00tan: Bilboko Konpartsak, Donostiko Piratak, Gasteizeko Blusak, Iruñeko Peñek Donostia Ospitalea bisitatuko dute hainbat kultur talde eta jai ezberdinetako kideekin batera. Hauek ere hedabideen aurreko adierazpenak egingo dituzte.
Beste hiriburuetan:
Baiona: 16tan, elkarretaratzea Cinq Cantons-en (Victor Hugo kalearen bukaeran)
Bilbo: 12:00tan, elkarretaratzea Moyua Plazan
Gasteizen: 12:00tan, elkarretaratzea Olagibel kalean
Iruñean: 12:00tan, elkarretaratzea Carlos III kalean







