2012/08/09 Bihartik aurrera, Goazen Ospitalera Iosuren askatasunaren alde
100 lagun inguruk hartu dute parte Herrirak Donostia Ospitalean burutu duen asanblada informatiboan. Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren aldeko eskariak ez du etenik izango eta bihartik aurrera bost lagunek gose grebari ekingo diote Donostia Ospitalaren aurrean. Hitzordua 10:00tan izango da eta Herrirak Iosu eta gaixo dauden beste 13 euskal preso politikoen askatasunaren alde, giza eskubideen alde, konponbidea eta bakearen alde dauden hiritar oro bertara gerturatzeko deia egiten du. Albiste honen barruan ondorioak osorik, euskaraz eta gazteleraz. Bihar, Goazen Ospitalera, Iosuren askatasunaren alde.







