2012/08/24 Gaurko elkarretaratzean, marea urdina Bilbon
Gaur eguerdian, Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko, eguneroko elkarretaratzea egin da Bilbon. Aste Nagusiko egunik handiena izanik, ehunka hiritar bildu dira Moyua Plaza, horietariko asko Herrira mugimenduaren elastikoarekin. Globoekin, Donostia Ospitalean gose greba burutzen ari diren lagun batzuen presentziakin, Herriraren kamisetekin edo pankartarten koloreekin, marea urdina osatu da gaur Bilbon.



























