Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko hainbat ekimen burutuko dira Donostia Ospitalean. Bihar, 14 ordutako mobilizazioa eta ondorengo hiru egunetan ordubeteko elkarretaratzeak sindikatuekin, alderdi politiko eta eragile sozialekin.

ASTE OSOKO EGITARAUA

Abuztuak 7, asteartea

10:00: Hasiera

10:45 – 11:15 – Elkarretaratzea

11:00: Adierazpenak

11:30: Asanblada

12:30: Ekimen mobilizatzailea

18:00: Bilkura Gipuzkoako apaiz ezberdinekin

19:00: Elkarretaratzea

20:00: Asanblada

22:00: Kandelak piztuko ditugu

Abuztuak 8, asteazkena

11:00: Elkarretaratzea sindikatu ezberdinetako kideekin batera Donostia Ospitalean. Hedabideen aurreko adierazpenak izango dira.

Abuztuak 9, osteguna

11:00: Elkarretaratzea alderdi politiko eta kargu instituzionalekin batera Donostia Ospitalean. Hedabideen aurreko adierazpenak izango dira.

Abuztuak 10, ostirala

11:00: Elkarretaratzea eragile sozialekin batera Donostia Ospitalean.