Senideek gaurko bisitan zuzenean frogatu dutenaren arabera, Iosu gero eta ahulago dago. Zortzi kilo galdu ditu dagoeneko eta egoera oso delikatu da. Horrekin batera, Herrira mugimenduak jakin ahal izan duenaren arabera Iosu Uribetxebarriak azken egunetan egindako froga eta azterketa medikuen emaitzak arrasateko presoak minbizia eta tumore kaltegarria oso hedatuta dituela baieztatzen dute.