2012/08/14 Iruñeko elkarretaratzean gertatutakoaren salaketa
Herrira mugimenduak Iruñean Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal presoen askatasuna eskatzeko elkarretaratzean gertatutakoa salatu nahi du. Bertan bildutakoek, poliziaren aginduak jarraitu dituzte arazoak ekiditeko, baina behin poliziak agindutako lekuan jarri direnean, jazarpenak, mehatxuak eta idenfikazio eskaerak pairatu dituzte hamarnaka lagunek. Ondorioz, pertsona bat identifikatu dute ustez bere burua ez identifikatzeagatik. Azken berrien arabera, pertsona hau aske geratu da.
Herriraren ustez, ilegala dena ez da larri gaixo eta hilzorian dagoen hiritar baten askatasuna eskatzea, benetan ilegala dena horrelako osasun egoera batetan preso dagoen hiritar bat espetxean mantentzea da. Barruan argazkiak eta Herriraren irakurketa eta salaketa




















