Biziarteko doktrinaren aurka eta Estrasburgoko epaitegien ebazpena bertan behera gelditu dadin eskatzeko manifestaziora deitu dute Bergaran urriaren 5erako. Luis Mari Azkargorta da bizi osorako doktrina ezarri diotenetako bat. 2007. urtean bete zuen osorik aurrez ezarritako zigorra, baina zigorra luzatu ziotenez preso jarraitzen du oraindik.