Ostiral honetan, Irailaren 28an, hilabetearen azken ostirala da, preso eta iheslarien askatasunaren aldeko elgarretaratzeen eguna.

Hilabete honetan, “Festival Biarritz Amérique Latine” aste honetan dela eta, elgarretaratze bat antolatua izanen da Biarritzeko “Gare du Midi” aintzinean, arratsaldeko 7etan.

 

Beste Ipar Euskal Herriko hitzorduak :

- Hendaian, 7etan, Pausu itzulgunean,

- Donibane Lohitzunen, 7etan, geltokiaren aintzinean,

- Urruñan, 7etan, itzulgunean,

- Azkainen, 7etan, suan,

- Senperen, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,

- Garazin, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,

- Saran, 7etan, plazan,

- Uztaritzen, 6.30tan, Hiribere auzoan, gaztetxearen ondoan,

- Kanbon, 7etan Alki itzulgunean,

- Larresoron, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,

- Donapaleun, 7etan, Herriko etxearen aintzinean,

- Maulen, 6etan, Herriko etxearen aintzinean,

eta larunbatean, goizeko 11etan, Hazparnen, Elizako plazan.

 

Giza eskubide guztiekin, euskal preso ta iheslariak Euskal Herrira !