Herrira mugimenduak agerraldi publikoa egin du gaur Donostiako hotel batetan. Bertan, Herrirak espetxe politika bere osotasunean salatzeko mobilizazio berriak iragarri ditu. Hurrengo astean, Herrirako kideak Estrasburgon izango dira europarlamentari eta giza eskubideen alorrean lanean ari diren antolakunde ezberdinekin bilkurak egiten. Horrekin batera, datorren irailaren 14an Herrirak elkarretaratzea antolatu du Estrasburgon, Europako Parlamentuaren atarian. Ondoren, irailaren 15an, 197/20006 doktrina aplikatuta edota gaixotasun larriak dituzten presoen jatorrizko herri eta hirietan mobilizazioak izango dira. Agerraldian, Garbiñe Erasok eta Beñat Zarrabeitia hartu dute hitza, euskaraz eta gazteleraz hurrenez hurren. Eurekin batera, Irati Mujika eta Josean Fernandez izan dira mahaian. Albistearen barruan agerraldiko argazkiak, testua eta deialdietako kartel mutua.