Iosu Uribetxebarriaren berehalako etxeratzea eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioek osteguna bitartean jarraituko dute Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Iruñeko kasuan, eguneroko elkarretaratzean parte hartzen zutenek ekimenari ostiralean amaiera eman zioten. Albistearen barruan, Bilbon gaur egindako elkarretaratzearen argazkiak eta Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak hedabideen aurrean egindako adierazpenak.

Elkarretaratzeen ordutegiak:

Bilbon: Egunero 12:00tan Moyua Plazan

Donostian: Egunero 11:00tatik 12:00tara Donostia Ospitalean

Gasteizen: Egunero 12:00tan Olaguibel kalean