2012/10/27 Adi, korrikalariok! Datorren larunbatean Behobia-Donostiarako beroketa Azpeitian!
Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen aldeko kamisetak eramateko deialdia indartzeko, entrenamendu saioa eta spot grabaketa burutuko dira datorren larunbatean Azpeitian, goizeko 11:00etan, Loiolako basilikaren aurrean. Bertan, herri ezberdinetako hainbat korrikalarik parte hartuko dute, Herriraren kamisetak soinean dituztela, lasterketa honetara kamiseta horrekin joatera animatuz.
Korrikalari guztiok gonbidatuak zaudete bertan parte hartzera!
BEHOBIA-DONOSTIA: Elkartasun kamisetak!
Azaroaren 11an ospatu da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azken urteotan ohikoa izan da hainbat partaideren aldetik euskal preso politikoei erreferentzia egiten dieten kamisetak eramatea.
Aurtengoan, Herrira mugimendutik, honako proposamena luzatu nahi diegu horretarako prest dauden korrikalari guztiei. Denok kamiseta berdina eramatea, non presoen herriratzeaz eskatzeaz gain urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia izango duten kamisetek.
Herrira arduratuko da kamisetak atera eta banatzeaz. Horretarako honako azalpenak ematea beharrezkoa ikusi dugu:
Neurriak honakoak izango dira:
Nesken kasuan: S, M, L
Mutilen kasuan: S, M, L, XL
Eskaerak modu ahalik eta bateratuenean egitea eskatuko genizueke. Kuadrilaka, taldeko, herrika, auzoka e.a.
Prezioa 10 eurokoa izatea proposatzen dugu.
Eskaera egitean zehaztu kamiseta kopurua, neurriak eta herria.
Bidali zuetako baten telefono kontaktu zenbakia.
Eskaerak egiteko helbide elektronikoa: gipuzkoa.kude@herrira.org








