Igandean Andoainen burutuko den Kilometroak jaien baitan Herrira Mugimenduak gunetxo bat jarriko du Zumea plazan. Bertan taloak, edaria eta Herrirako materiala eskuratzeko aukera izango da. Horrez gain, Herrirak pegatinak banatuko ditu ibilbidean zehar.