2012/10/14 Inma Berriozabalen askatasuna aldarrikatu dute Santutxun
Gaur, urriak 12, arratsaldeko 8etan, elkarretaratzea egin da Santutxu auzoko Karmelo kalean, larriki gaixorik dagoen Inma Berriozabal presoaren askatasuna exijitzeko.
Inmak 61 urte beteko ditu abenduan eta hainbat gaixotasun kroniko jasaten ditu, haietako batzuk mugikortasuna ere mugatzen diotenak. Nahiz eta espetxeko baldintzek bere egoerak txarrera jotzea eragiten duten, eta bere gaixotasunak kronikoak eta sendaezinak diren, Inmak preso jarraitzen du.








