2012/10/11 Oscar Abad eta Itziar Martinez libre atera ziren atzo
Etxerat elkartearen oharra:
Oscar Abad eta Itziar Martinez aske geratu dira datozen orduetan
Teruelgo espetxean aurkitzen diren Oscar Abad basauriarra eta Itziar Martinez galdakaotarra aske geratuko dira datozen orduetan. Bi kasu hauek Audientzia Nazionaleko Plenoan erabaki behar zituztenen artean daude.
Oscar Abad, 1991an espetxeratu zuten. Irteera data 2010eko abenduaren 31rako bazuen ere, 197/2006 doktrina ezarri zioten. Ondorioz, 2021era arte luzatu zioten.
Itziar Martinez ere 1991ean espetxeratua izan zen. Irteera data 2009ko ekainaren 4rako bazuen ere, 197/2006 doktrina aplikatu zioten. Zigorra 2021era arte luzatu ziotelarik. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen berak 197/2006 doktrinaren inguruan jarritako helegitea tramitera onartu.








