Goiz honetako prentsaurreko batean, sindikalistek (LAB, Solidaires, CFDT et CGT) haien iritzia eman dute presoen egoeraren inguruan eta Herrirak antolatzen duen azoroaren 10eko manifan parte hartzera dei egin dute, euskal preso eta iheslari politikoen giza eskubideen alde.

Hor dituzue deiaren testua eta deitzen duten zerrenda:

“Sindikalistak Euskal Herrian bakearen alde !

 Euskal Herrian, beste tokitan bezala, politika ekonomiko eta sozialean hartu erabakien ondorioak zorigaitzekoak dira. Egun guziz entzuten dugu, hainbat pertsona prekaritate larrian murgiltzen direla, beren duintasuna barneraino hunkia delarik. Errealitate hau ez da halabehearrekoa. Horregatik, mobilizatzen gara gu, sindikalistak, lantegi zoin beste erabaki guneetan, Estatuko goi indarretaraino kaos ekonomiko eta soziala eragiten duten indar atzerakoiei aurre egiteko. Baina izaera sindikaleko gure engaiamenduak ez digu, herritar gisa egoera politiko baten aurrean dugun ardura kentzen. Horregatik, Aieteko konferentziaz geroztiko gertakariak aukera historiko gisa ikusten ditugu Europa Mendebaleko azken gatazka konpontzeko bidean. Preseski, guk, sindikalistek, -Euskal Herrian diren hainbat sindikatu desberdinetako kideek- Euskal Herrian bake justu eta iraunkor batera heltzeko burutzen diren indar desberdinak sustengatzen ditugu. Konbentzituak bait gara, gure haurrentzat nahi dugun jendartea Justizia eta duintasunean oinarritua izan behar dela. Eta injustizia forma guziak deuseztatuak izan behar direla, bortizkeriaren erabilpena ekiditeko. Horregatik, lan munduko indar desberdinak mobilizatzera deitzen ditugu azaroaren 10ean, Baionan antolatua den manifestaldian parte hartuz. Manifestaldi honen kari Herrira mugimenduak bultzatzen dituen aldarrikapenak sustengatzen ditugu. Iduritzen bait zaigu bake prozesuak ezin duela bide onean segitu Estatuek ez badituzte behar diren erabakiak hartzen euskal preso eta iheslari politikoen inguruan.”

 

LAB, CFDT Santé Sociaux Pays Basque, sud-solidaire, ELB, HIRU, EHNE,

ESK, CNT, Aragaiko sindikatu bat.

 

CARRASQUEDO Pedro (syndicaliste, membre du bureau national de la CGT-Culture et de sa commission exécutive), LEURGORRY Marie-Claire (syndicaliste ELB), Arrostegi Jean- Michel (délégué syndical CGT), LAPLACE Sylvie (CGT), aizager Jean- Michel (paysan-syndicaliste), FATOUX Florence (CGT), ERBINA Amaia (CGT), ERBINA Miren (CGT), CAPDEVILLE Marie Claire (CGT), CARTRY Sonia (CGT), DESTRUHAUT Maryse (CGT), ETCHEGOYEN Martine (CGT), ETCHEVERRY Valérie (CGT), HAROSTEGUY Jean Michel (CGT), HYPOLITE Pascal (CGT), LAVERGNE Isabelle (CGT), MOTUT Anne Marie (CGT), NOUQUERET Pierre (CGT), PENA Françoise (CGT), DUFAU Peio (CGT), TABERNA Thierry (CGT), LASCANO Jesus (CGT), TEILLARY Jérôme (CGT), LANS Frédéric (CGT), GESTIN Daniel (CGT), TISNÉ VINCENT (CFDT), MARGUIRAULT Jean Pascal (LAB), PICABEA Marie Louise (LAB), MURUAGA Heren (LAB), DUHALDE Maider (LAB), HERVE Franck (LAB), ITHURSARRY Irene (LAB), PRIETO Jeronimo (LAB), LEGARTO Florence (LAB), AYCAGUER Arno (LAB), ZUFIAURRE Iraitz (LAB), ARAMENDI Eñaut (LAB), DUHART Pantxin (LAB), MARINEA Laurence (LAB), LANDABOURE Gilles (LAB), ETXOAN Maider (LAB), PEREZ Henri (LAB), ISASA MENDEZ Haizea (LAB).

 

“Hurbildu bakera,

giza eskubide guztiak, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira!”