“Bukaerarik gabeko kondena” mahai inguru bat antolatzen dugu martxoaren 28an, arratsaldeko 7etan, Baionako IUTen.

 

Mahai inguru honetan parte hartuko dute

Jean-Pierre MASSIAS, eskubide erakaslea,

Filipe BIDART, preso ohi,

eta Maritxu PAULUS BASURCO, abokatuak.

Goizeder TABERNA kazetaria aurkezlea izanen da, eta itzulpengintza segurtatuko dugu.

 

Gai honi buruz eztabaidatzea eta informatzea oso garrantzitsua iduritzen zaigu oraingo kontestuan.

Garaia da Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko, garaia da salbuespeneko neurriekin bukatzeko, garaia da giza eskubideak errespetatzeko.