Basque Friendship-ek antolatuta, “Presoak? bakearen giltza” mahai ingurua izango da bihar Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitza nagusian. Bertan, Hego Afrika edo Irlandako esperientziak, presoek konponbide prozesuetan jokatu dezaketen papera eta egun Euskal Herrian abiatutako bake prozesuaren egoera izango dituzte hizpide.

Hitzordua: Martxoak 27, 16:30tan Europako Parlamentuan

Hizlariak:

Nelly Maes, Flandriako Bake Institutoko Presidentea

Robert McBride, Hego Afrikako preso politiko ohia

Avila Killmurray, Community Foundationeko kidea (Ipar Irlanda)

Gaby Mouesca, Espetxetako Nazioarteko Behatokiaren zuzendari ohia

Zuzendariak:

Catherine Greze eta François Alfonsi Europarlamentariak


ZUZENEAN IKUSTEKO