Apirilaren 26an, hileko Azken Ostiralaren harira mobilizazioak izango dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Mezu honen bitartez, ekimen honetarako prestatu dugun irakurgaia helarazten dizuegu. Euskaraz eta gazteleraz, word eta pdf formatoetan.

Horrekin batera, #M18Plazara ekimenerako erabiliko ditugun kartel muturuak bidaltzen dizkizuguegu baita. Dagoeneko apirileko Azken Ostiraleko mobilizazioak iragartzeko soporte moduan erabiltzeko eta horren batera #M18Plazara ekimenerako prestatzen ari zareten ekimen eta egitarauen berri emateko.

Datuen bilketari dagokionez, 21:45ak arte GARA eta BERRIA egunkarietako telefonoak eta guk [email protected] eta [email protected] helbidetan jasoko ditugu datu, argazki eta bideoak.

Bertan, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriak salatu eta #M18Plazara ekimenean parte hartzeko deia egingo du Herrirak.

Mobilizazio gehienak arratsaldean izango dira, baina azken hilabetetako ildoari jarraiki eta hedabideetako profesionalen lana errazte asmoz baita, eguerdian elkarretaratzea eta adierazpenak izango dira Gasteizen. Hona hemen deialdia:

Eguna: Apirilak 26, ostirala

Ordua: 13:00

Lekua: Santiago Ospitalea (Olagibel kalea – Gasteiz)

Gaia: Osasungintzako profesionalek eta Herrirak salbuespeneko neurriak salatuko dituzte. Hedabideen aurreko adierazpenak izango dira.

Azkenik, hurrengo egun eta asteetan, #M18Plazara ekimena bitartean, antolatzen ari zareten ekimen eta mobilizazioak iragartzeko kartelak bidaltzea estimatuko genuke.

Eskerrik asko eta besarkada bat

Herrira