Datorren maiatzaren 18an Euskal Herriko hainbat plazetan egingo den mobilizazioari bultzada emateko agerraldi publikoa egingo du Herrirak Bizkaiko hiriburuan. Hitzordua, apirilaren 16an, 11:00tan Itsas Museoan. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Azaroaren 10an Baionan eta urtarrilaren 12an Bilbon irudikatu adostasun zabala gure herriko plazetara eraman nahi du Herrira mugimenduak datorren maiatzaren 18an. Konpromisoak aktibatu, herritar uholdea martxan jarri eta indarrean dauden salbuespeneko neurriekin amaitzea izango du helburu #M18Plazara ekimenak.

Helburua agerraldi masiboa egitea da eta Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago eta nazioarteko hainbat txokotan izango diren mobilizazio herritar eta parte hartzaileei bultzada ematera gonbidatzen zaitugu.