Herrira mugimenduak agerraldi publikoa egin du gaur Bilboko Itsas Museoaren aurrean datorren maiatzaren 18an Euskal Herri osoko plazak betetzeko deia eginez. M18Plazara ekimenaren bitartez iragan den azaroaren 10an eta urtarrilaren 12an Bilbon egindako mobilizazioek erakutsitako adostasun zabala herri, auzo eta hiriburuetara eramateko.

Nagore Garcia eta Beñat Zarrabeitia bozeramaileak adierazi dutenez, Herriraren asmoa argia da: Giza eskubideak, irtenbidea, bakea eta espetxe poltikaren aldaketa eskatzen dituen pankartaren atzean ahalik eta borondate gehien barnebiltzea da. Norabide horretan, bi mobilizazio historiko hauek babesa oinarritzat hartuta, eragiletzari eta instituzioei M18Plazara ekimena modu aktibo eta eraginkorrean babesteko gonbitea luzatu diete.

Horrekin batera, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die Herrirak. Bai Euskal Herrian, bai arrazoi ezberdinegatik egun horretan bertan izango ez direnei. Giza eskubideak, konponbidea, bakea eta espetxe politikaren aldaketaren aldarria munduko plazetan lau haizetara zabaldu dezaten.

Mezu honekin batera, agerraldian Garciak eta Zarrabeitiak egindako interbentzioa, agerraldiko argazki bat eta Herrirak prestatutako bideoa bidaltzen dizkizuegu.

 

Mila esker

Herrira