Herrira mugimenduak datorren maiatzaren 18an Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago beteko dituen #M18Plazara ekimenaren spot ofiziala aurkeztu du gaur arratsaldean DOKAn.
Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokor arraskatatsuaren “Denbora” filme laburrarekin egin zuen bezala, Lander Garro oreretarrak zuzendu du lana. Berarekin batera, hainbat aktore eta herritarrek hartu dute parte iragarkian. Preso eta iheslarien auziari, zein konponbidea eta bakearen erronkari aurre egiteko, herritarren inplikazioa ezinbestekoa dela islatu nahi du spotak.
Agerraldian, Herrirako kideekin batera, bizitza sozialeko hainbat lagun izan dira aurkezpenean. Instituzio, alderdi, sindikatu eta eragileetako kideekin batera, kulturaren esparruko zein beste hainbat herritar izan dira bertan. Besteak beste, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkatea edo kargu bera bete zuen Ramon Labayen.