Datorren zapatuan Ondarroan eta “8+18+10=36 urte! Nahikure! Mamarru etxea!” kanpainaren barruan, giza katea egingo da eguerdiko 13:00etan Zubi Barritik Alamedara 197/2006 dotrina indargabetzeko eskatzen.

Maiatzaren 3an Ondarroatik irtenda eta kanpaina berdinaren barruan, ELKARTASUN MARTXA antolatu du PUERTO I kartzelara. Barikuko enkarteladaren ostean (20:00ak aldera) aterako da martxa. Bigarren urtea da Ein Daigun bidi herri ekimenak martxa eta kanpaina hau antolatzen duena, “eta horrela jarraituko dugu 197/2006dotrina indargabetu eta Isidro Garalde “Mamarru” ondarrutarra etxean ikusi arte”, adierazi dute. Gogoratu behar da, Garaldek 2010eko otsailean bukatu zuela ezarritako kondena. Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten 14 preso politikoen artean aurkitzen da ere.