#M18Plazara ekimenak gero eta babes gehiago jasotzen ditu. Datorren maiatzaren 18an Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotara iritsiko den mobilizazio deszentralizatuak, zortzi alderdi politiko ezberdinen babesa jaso du.

Donostian egindako agerraldi publiko baten bidez, Sortuk, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek, Ezker Batua-Berdeak, Gorripideak, Euskal Herriko Komunistakek eta Eusko Ekintzak bere atxikimendua eskaini diote #M18Plazara ekimenari. Bertan, Aralarreko kide den Ainhoa Beolak eta Ezker Batuako ordezkari den Andrea Uñak hartu dute hitza.

Espetxe politikaren erabateko aldaketa, salbuespen neurrien amaiera, konponbidea eta bakearekiko konpromisoa eta maiatzaren 18ko mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea egin dute.

Atxikitako dokumentuetan, Uñak eta Beolak egindako adierazpenek eta agerraldiko argazki bat.