Euskal preso eta iheslarien politikoen eskubideen aldeko ekimenak ugaritzen doaz. Horiek horrela, asteburu honetan, ekitaldi bereziak izango ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Elkartasunaren Asteburua bezala batailatu denak, maiatzeko Azken Ostiraleko mobilizazioak, Hatortxu Rock15 musika eta elkartasun jaialdia, Lasterbidean korrikaldia edo Hendaian burutzen den Futbol7 txapelketa.

Musika, kirola, mobilizazioa, elkartasuna, parte hartzea eta giro ona elkarlotuko dira hurrengo orduetan, euskal jendartearen gehiengo batek babesten duen aldarri bati hauspoa emateko. Ekimen hauen prestakuntzan, hainbat musika taldek, kirolarik edo eragilek euren atxikimendua adierazi dute.

Herrirak gonbite berezia luzatzen die herritarrei, ekitaldi hauetan parte hartu dezaten eta elkartasun eta mobilizazio eskaintza hauetaz goza dezaten.

Deialdiak:

Maiatzak 31: Azken Ostirala, mobilizazioak hiri eta herri guztietan

Ekainak 1: Preso eta iheslarien eskubideen aldeko Futbol7 txapelketa Hendaiako Ondarraitz futbol zelaian.

Ekainak 1: 18:00, Hatortxu Rock15 musika jaialdiaren hasiera Atarrabian: Fermin Muguruza Kontrakantxa, Berri Txarrak, Iheskide, La Jodedera eta Riot Propaganda taldeekin.

Ekainak 2: Lasterbidean lasterketa Oiartzunen