“Preso larrien egoera espetxean” gaiaz hitz egiteko bi berbalagun izan ziren. Alde batetik, FernandoArburua sikologoa eta preso ohiak espetxeetako bizi baldintza gogorraz eta honen ondorioaz mintzatu zen. Ondoren, Oihana Anduezak -larri gaixo dagoen Josemi Etxeandia larrabetzuarraren sikologoa eta Jaiki Hadiko kidea- arazo sikologikoak dituzten presoen egoeraz eta bereziki Josemiren egoeraren berri eman zuen. Anguleriko aretoa ia bete egin zen herritarrez.