Herrira larritasun handiz hartu atzo hartutako erabakia Ion Keparen baldintzapekoaren gainean. Berriro ere ezeztatu diotelako. Azpimarratu nahi dugu erabilitako krudelkeria. Ion Kepa-ren 4. eskaera ezeztatu da gaur, berriro. Ion Kepa orain duela 24 urte preso dela, 24 urte luze, badakigu kartzelak ze ondorio ekartzen ahal dituen bai presoari eta bai bere familiari. 24 urte luze frantzian zehar sakabanatua dela.

Gaur berriro ezeztatu diote baldintzapekoa aitzaki zaharkitu batzu baliatuz. Aitzaki zaharkituak, onartezinak gaur egungo bake prozesuaren baitan. Kasu honen gainean oroitarazten dugu Taubira justiziako ministroa interpelatu genuela behin ta berriz eta gaur ere gure kezka eta harridura helarazi nahi diogu. Gaurko erabakia depasatua ikusten dugu, Baiona eta Bilbon egindako mobilizazioen biharamunean.

Oroitarazten dugu bihar azken ostiralak burutuko direla Euskal Herriko herri ainitzetan. Hilabete honetan deialdi berezia egin nahi dugu, holako erabakia onartezinak ikusten ditugulako.