Herrirak positiboki baloratu nahi du aste honetan Katalunian egondako delegaritzaren lanaren emaitzak. Jon Garay, Sergio Labayen eta Óscar Sánchez Herrirako kideak alderdi gehienekin, instituzioetako ordezkariekin, bakearen aldeko elkarteekin eta eragile social ezberdinekin bildu dira.

Jasotako ekarpenak eta rezeptibitatea nabarmendu nahi ditugu. Esperientzia aberasgarria izan da eta etorkizunean amankomuneko lan oparo bat eraikitzeko oinarri sendoak jarri ditugu.

Kataluniako Parlamentuan, Justizia Batzordeko lehendakaria den Gemma Calvetekin izan ginen, baita hainbat diputaturekin ere. Horrekin batera, CIEMEN institutoak antolatutako mahai inguruan, Jon Garayk, August Gil Matamala abokatuak eta CIEMEN-eko Carles Rierak bake prozesuari buruz mintzatu ziren. Publikoaren artean, CiU, ERC edo CUP-eko ordezkariak izan ziren.

Fundación per la Pau edo Institut Catalá Internacional per la Pau-rekin bildu ginen baita, euren ikuspegiak jaso zeta gure la neta helburuak partekatuz. Kataluniara egindako bisita honek zeresana eman du eta horren lekuko dira hedabide ezberdinetan izan duen oihartzuna, besteak beste TV3 telebista kate publikoak Jon Garayri egindako elkarrizketa.

Bilkurek emaitzak eman dituzte, etorkizunerako haziak landuz, elkar ezagutza indartuz eta zubiak eraikiz. Lehen fruitua datorren maiatzaren 18an helduko da. #M18Plazara ekimearen baitan, Euskal Herriko zein nazioarteko ehunka plazetan egitekoa den iniciativa, Bartzelonan ere mobilizazioa egingo dute. Hitzordua, 19:00tan Gracia auzoko Plaça de la Virreinan.

Atxikitako dokumentuetan, Gemma Calvet eta ERC, ICV-EuaI eta CUPeko diputatuekin egindako bilkuraren eta CIEMENek antolatutako mahai inguruaren irudiak helarazten dizkizuegu.

TV3n Jon Garayri egindako elkarrizketaren bideoa bertan ikusgai

Mila esker

Herrira