Ibon Fernandez Iradi Lannemezan presontegian da, 2003-tik. Bizi osorako zigorra du, 30 urte, 20 urteko segurtasunarekin. Beste hiru auzi izan ditu Espanian, eta beste bi euroagindu notifikatu diote maiatzan.

Helduden ekainaren 11an bi euroagindu horiek aztertuak izanen dira Pauen.

Urtarrilan Iboni sklerosis ainizkoitza bat diagnostikatu diote. Orain duela 2 urte sintomeak dituela, bere eritasuna Espanian tenporalki preso zelarik hasi zen.

Ibon Larriki preso diren zerrendan aurkitzen da eta bere askatasuna eta beste 14 larriki diren presoena eskatzen dugu.

Eskatzen diogu baita ere Paueko auzitegiari bere euroaginduak ez onartzea ikusiz eta bere osasun egoera.

Herrira Pauen egonen da asteartean.