Gaur goizean ekimen ezberdin eta desobedienteak izan dira Iruñean. Bi lagun kateatu dira Iruñeko espetxean eta hamarnaka lagunek eserialdia egin dute Espainiako Gobernuak Iruñean duen delegaritzaren aurrean. Orotara zortzi pertsona atxilotu ditu Espainiako poliziak.

Josune Arriaga hiltzear dagoen ama ikustera ekarri dute baimen berezi baten bitartez eta Herrira mugimenduak hainbat ekimen burutu ditu aste honetan zehar berriro ere sakabanatu ez dezaten. Bestetik, Etxerat Elkarteak atzo aditzera eman zuenaren arabera, prostatako minbizia pairatzen duen Ventura Tome presoaren egoerak okerrera egin du azken asteetan. Radioterapia saioak jaso behar dituen arren, hauek irauten dituen bitartean ere eskuburdinekin lotuta jarraitzen du.  Giza eskubideen urraketa nabarmen hauek salatzeko eta konponbideari ateak zabaltzaeko garaia aldarrikatzeko egin dira gaurko protestak.