Berriozabalek 61 urte ditu, A Laman dispertsatuta dago (Bilbotik 800 kilometrotara kasik) eta osasun asistentzia osatua behar du. Egun, espetxean jarraituz gero, hori ezinezkoa da. Santutxuko bizilagunak hainbat gaixotasun kroniko eta sendaezinak ditu, diabetesa, asma bronkiala, hipertentsioa, artropatia psoriasikoa, antsietatea edo insomnioa besteak beste.  Bere askatasuna eskatu asmoz, Santutxuko Herrira Bilguneko hainbat kidek ekimen ikusgarria egin dute PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean.