2013ko Urtarrilaren 26ean Irunen eginiko Nazio Bilgunean, urriaren 26an frantziar Estatuari eta 2014ko urtarrilaren 11an Estatu espainiarrari begirako bi inflexio une burutzea adostu zuen Herrirak. Horiek aurrera ateratzeko eta gure erronkak lortze bidean aurrera urratsak izan daitezen, udaran prestakuntza lanetan hastea beharrezkoa izango da. Horretarako mobilizazio hauen helburuak, berauek lortzeko garatuko dugun kanpaina eta zein mobilizazio mota burutuko ditugun zehaztu behar dugu.

Hortaz, proposamenak egiteko tartea zabaltzen da gaurtik eta ekainaren 19a bitarte. Proposamen hauek, jarraibide batzuen gainean egin beharko dira: Herriraren izaera eta urteko helburuak kontuan izatea eta hainbat aspektu zehazturik izatea, kasurako aurre kanpaina, komunikazioa, harremanak edo ekimen mota. Proposamen guztiak jaso ondoren, nazio dinamizazio guneak, guztien artean egokiena, egingarria eta eraginkorrena dena hautatuko du.

Ekarpenak eta proposamenak egiteko helbide elektronikoa: [email protected]

Mila esker

Herrira