Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Ezaguna da bihar Herrirak ekitaldi jendetsua egingo duela bihar 18:00tan Iruñeko Anaitasuna Pabiloian. Bertan, uda osoan zehar Euskal Herriko 80 herri, auzo eta hiritan 197/2006 doktrinaren aurka ekarpenak jaso dituen Herritarron Epaia ekimen ibiltariari amaiera jarri eta datozen hilabetetarako Herrirak dituen erronkak eta mobilizazioak aurkeztuko ditu. Berrikuntzak izango dira eta preso eta iheslarien eskubideen aldeko artikulazio soziala izango dute ardatz.

Hala ere, Anaitasunako ekitaldia ez da bakarra izango eta beste hainbat herritan ere ekimenak izango dira. Hemen laburbilduma bat

Ostirala, irailak 13

Usansolo: 19:30, elkarretaratzea

Arrotxapea (Iruñea): 20:00, enkartelada

Santutxu (Bilbo): 20:00, manifestazioa
Zumaia: 22:00, poker txapelketa Gaztetxean

Larunbata, irailak 14

Arrasate: 12:30tik aurrera Elkartasun Eguna, ekimen egun osoan zehar

Egia (Donostia): 12:30tatik aurrera Herrira Eguna Porrontxo jaien baitan

Iruñea: 18:00, Anaitasunako ekitaldia

Irailak 15, igandea

Eskuernaga: 13:00, kalejira

Mamariga: 17:30, dantza mob-aren grabaketa