Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Asteburu honetan ere, 197/2006 doktrinaren kontrako salaketak hitzordu garrantzitsua izango du Aiaraldean. Eskualdeko lau bizilagunek, Santos Berganzak, Manu Gonzalezek, Julen Fernandezek eta Jose Angel Bigurik 24 urte bete dituzte espetxean eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duen salbuespeneko neurriaren aplikazioa pairatzen dute. Biguriren kasuan, gainera, gaixotasun larri bati gehituta.

Horiek horrela, bihar hainbat ekimen antolatu dituzte euren askatasuna eskatu asmoz. Amurriotik Laudiora doan martxa, herri bazkaria, manifestazioa eta ekitaldia izango dira nahikoa dela esateko.

Herrirak ere ekimen ludiko eta aldarrikatzaileak antolatu ditu asteburu honetan. Besteak beste atzo iluntzean Beasainen abiatutako garagardo festa. 30 zerbeza ezberdin dastatzeko aukera, giro ezin hobea eta afariak eskainiko dira asteburuan zehar.

Artean elkarretaratzea, herri bazkaria eta enkantea izango dira, Zarautz eta Elizondon aldiz mobilizazioak.

Asteburuko deialdiak:

Ostirala, irailak 20

Zarautz: 19:45tan elkarretaratzea Udaletxe parean

Elizondo: 20:00tan elkarretaratzea Plazan

Beasain: Garagardo festa

Larunbata, irailak 21

Aiaraldea: 10:30tan Amurrioko Plazatik Laudiora abiatuko den martxa. Ondoren, egunean zehar Julen Fernandez, Manu Gonzalez, Jose Angel Biguri eta Santos Berganzaren askatasuna eskatzeko herri bazkaria, bertso saioa, manifestazioa eta ekitaldia izango dira.

Artea: 13:00 MerkARTEA. Elkarretaratzea eta ondoren bazkaria

Beasain: Garagardo festa