Herrira mugimenduak elkartasuna eta euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko aldarriak mundu osora zabaldu asmoz, lehiaketa berezia abiarazi zuen udan. Arrakasta itzela izan ondoren, kasik 200 irudi bildu ditugu, finalistak erabakitzeko garaia heldu da. Bihar, 10 finalista horiek zeintzuk diren azalduko dugu eta ondoren zuek Herrirak Facebooken duen orrian emandako botoei esker irabazlea zehaztuko dugu urriaren 1an.

Bozketa oso erraza izango da, Facebooken finalista guztien irudiekin argazki galeria bat osatuko dugu eta urriaren 1an bozka gehien eramaten dituenak jasoko du Herrira mugimenduaren produktuekin osatutako saskia.

Finalistak aukeratzeko orduan,  originaltasuna, munduko leku ezberdinetan hartutako irudia eta Herriraren materiala soinean eramatea aintzat hartu ditugu. Esan bezala, bihar finalisten irudiak iragarriko ditugun arren, ez genuke aukera hau pasatzen hau nahi parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman gabe. Zuen ekarpenak eta borondateak egin bost kontinenteetako hamaika txokotan euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria presente egotea. Ondoren, jasotako irudi guztiak biltzen ditugun mapa interaktiboa osatuko dugu, munduan zabaldu den elkartasuna eta eskubideen aldeko aldarriaren adierazle grafikoa osatzeko.

BOTOA EMATEKO, HERRIRAK FACEBOOKEN DUEN ORRIAN SARTZEA BESTERIK EZ DAGO

Hemen jasotako irudi batzuen lagina, baina esan bezala kasik 200 argazki bildu ditugu azken bi hilabete hauetan. Mila esker guztioi!