Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Herrira mugimenduak bihar Anaitasuna Pabiloian egitekoa den ekitaldian parte hartzeko azken deialdia luzatzen du. Bertan, 197/2006 doktrinaren aurkako Herritarron Epaia ekimen ibiltariari amaiera eman eta aurrera begirako erronkak zehaztuko ditu Herrirak.

Ekitaldiak alderdi, sindikatu eta eragile sozialen babesa jaso du.

ALDERDIAK: Eusko alkartasuna, Sortu, Ezker Batua-Berdeak, Aralar, Alternatiba, Gorripidea, Eusko Ekintza, Euskal Herriko komunistak.

SINDIKATUAK: ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, HIRU, EHNE, CGT-Nafarroa.

Eragile sozialak: Bilgune feminista, Eleak, Askapena, Salhaketa, ESAIT, Eusko Lurra fundazioa, TAT, Behatokia, Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak, Apaizen koordinakundea, Herria 2000 Eliza, EHE, Etxerat, Ikasle abertzaleak, Ernai, Egia zor, Ahaztuak, Jaiki Hadi.

Ekitaldiaren aurkezleak Carlos Olalla aktore madrildarra eta Maite Bidarte kazetari nafarra izango dira, ondoan Miren Amuriza bertsolaria eta Gotzon Sanchez aktorea izango dituztela.

Ekitaldiaren bukaeran, Vendetta taldeak John Lennonen “Give peace a chance” abesti ezagunaren moldaketa zuzenean abestuko du, pabiloi osoaren laguntzarekin. Une horretan, hamarka aurpegi ezagunak igoko dira eszenatokira: Angeles Iztueta, Iñaki Goioaga, Jose Navas, Javier Madrazo, Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez, Tasio Erkizia, Pernando Barrena, Martxel Toledo, Ainhoa Etxaide, Txerra Bolinaga, Juan Ibarrondo, Begoña Zabala, Iñaki Olasolo…

Horrez gain, Herrirak etorkizun hurbilera begira dituen erronkak eta mobilizazioen aurkezpena egingo du Anaitasunan.

Dena prest dago, hainbat herri eta hirietan autobusak antolatzen ari dira, eta Herrirak berriro ere irailaren 14an, 18:00tan, egitekoa den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditu 197/2006 doktrinaren aurka, egungo espetxe politika errotik aldatzearen alde eta konponbidea zein bakearen eraikuntzari bultzada eskaini nahi dioten herritar oro.