Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Nazio ezberdinetako ordezkariek 197/2006 doktrinaren amaieraren aldeko aldarriarekin bat egin dute eta Euskal Herrian giza eskubideak errespetatu, bakea eta konponbidea erdiesteko helburua babestu dute. Horiek horrela, aste honetan, Mark Demesmaeker flandiarrak, François Alfonsi korsikarrak, Martina Anderson Irlandarrak eta Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko ordezkariak euren ekarpen grafikoak eskaini dizkiote Herritarron Epaia ekimen ibiltariari.