Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Herrira mugimenduak uda honetan antolatutako elkartasun lehiaketa azken txanpara heldu da. Gure materialarekin munduan zehar ateratako irudiak biltzea zuen helburu eta saria Herriraren produktuekin osatutako saioa izango da.

Dagoeneko ehun argazki baino gehiago jaso ditugu, bost kontinenetatik elkartasun irudiak ailegatu dira eta izandako parte hartze bikaina zoriondu nahi dugu. Oraindik, irailaren 23a bitartean argazkiak bidaltzeko aukera izango da. Bidea oso erraza da, [email protected] eta [email protected] helbidetara bidaltzea besterik ez dago.

Datorren irailaren 24an finalistak iragarriko dira eta orduan hasiko da sare sozialen bidezko bozkaketa. Irabazlea urriaren 1an jakinaraziko dugu. Ondoren jasotako irudi guztiekin mapa interaktibo eta argazki galeria zabala osatuko dugu.

Beraz, argazkiak bidali dituzten eta bidaltzen ari diren guztiei eskerrak emanez, elkartasuna nonahi zabaltzeko gonbitea irekita mantentzen dugu. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria mundu guztira zabalduz.
Atxikitako dokumentuetan jasotako irudi esanguratsu batzuk helarazten dizkizuegu, lehiaketaren lagin gisa.