Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Mauro Palmak, Tortura eta tratu ez gizatiar eta degradantea ekiditeko Europako Batzordeko presidente ohiak, mezu argia helarazi dio Herrirari 197/2006 doktrinaren inguruan. Bere aburuz, “197/2006 doktrinaren aplikazioak tratu ez gizatiar eta degradantea suposatu dezake”.

Salbuespeneko neurri honen kontra atzerritik datorren beste ahots kualifikatu bat da Mauro Palmarena eta aurretik hainbat instituzio eta eragileen aldetik jasotakoen bide beretik doa, 197/2006 doktrinak giza eskubideen urraketa suposatzen du.