Albiste hau Spanish hizkuntzan irakur dezakezu

Zer da UdAZKENfest? 

UDAZKENFEST sakabanetak suposatzen duen odoluste ekonomikoari aurre egiteko eta familien egoerak arintzeko jaiotako ekimena da. Urtero, bataz beste familia bakoitzak 20.000 euroko kostua. Pentsa! Elkartasuna inoiz baino beharrezkoagoa da.

Udazken batean -edo agian neguan, udan, udaberrian- zu eraman zintuzten etxetik, herritik. Ez genuen espero goiz, arratsalde edo gau hura elkarrekin emango genuen azkena izan zitekeenik.

Geroztik, ezin dugu berdin gozatu neguko elurrik, maiatzeko marrubirik, udabeteko surik, udazken kolorerik. Geroztik, denik eta maitasun handienaz, elkartasun samurrenaz, gaixotasunei, kilometro bakoitzari, isolamenduari, jipoiei, txapeoei, hainbeste urteri eutsi diegu gutunez, bisitaz, bisabisez, manifestazioz, musikaz, marrazkiz eta olerkiz izan gara elkarrekin.

Baina bada garaia heldu dadin bereizita gauzkaten azken eguna, azken kilometroa, azken besarkada. Eta orduan udazken koloreak osatuko dira, eta elurra elur izango da berriz, marrubiak marrubi, eta eskutik helduta udabeteko suaren inguruan dantza egingo dugu.

Izan zarete, izan gara; orain 600 falta zaizkigu, falta gara. 600, 0 bihurtzera goaz, izan ere, ez dugu etsiko zuek guztiok, gu denok, aske izan arte. Orduan denok elkarrekin azken udAZKENfest egingo dugu.

Bitartean, urriaren 31an, 18:30tatik aurrera Zurbanoko Kupulan, Gatillazo, Soziedad Alkoholika, Arramazka, Tximeleta, Mandoilek eta Ze Esatek arituko dira. Sarrerak, aurrez 15 euro eta bertan 20.. Gozatu eta ongi pasa, pasa gabe!

Abestia deskargatu nahi?

BERTAN

#PresotaIheslariakHerrira